Baserri bat museo bihurtuta

Dimako Artaun auzoan bisitau geinke Antzasti museoa

Antzasti: “Etxearen bitartez gure historia hurbila kontatzen dogu”

Antzasti Euskaldunon Etxea Diman dago, Artaun auzoan. Bizkaiko hego ekialdeko paraje parebakoan dago, Urkiola parke naturaleko sarreran eta Gorbeiako parke naturalaren parean. Bertan, Cristina eta Elena Amezaga ahiztek balio antropologiko handiko museoa bat sortu dabe, XIX. mendetik XX. mendera eguneroko bizimodua eta emakumeek landa eremuan nahiz uri eremuan izan eben papera erakusteko asmoz.

Antzasti etxeari eskainitako museoa da. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran kokatzen gara, eta garai hartako bilduma bi daukiez. Baserriko bizitza tradizionala eta Bilboko modernidadea. Arratiako tranbian bidaia sinboliko baten bitartez, bizimodu oso desbardin bi baina garaikide ezagutu geinkez, 360 graduko bisitea eginez.

Museoaz, kaleratutako etnokaieretaz… berba egin dogu Elena Amezaga eta Abel Ariznabarretagaz Dimako Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular