Arratzun kiwiak ekoizten dabezan 5-6 enpresa dagoz

Asier Madariaga: "Igaz 110 tona kiwi ekoiztu genduzan, aurton hortik gora"

Arratzuko kiwiak Eroskin edo Mercadonan salgai

Kiwiak / Garaia Koop

Urdaibai inguran dagoan mikroklimea aproposa da kiwiaren ekoizpenerako. Arratzun bost-sei baserritan ekoizten dabe kiwia eta orain, kiwia batzeko sasoia da. Asier Madariagak 8 hektarea daukoz, gehienak produkzinorako eta iaz, 110 tona kiwi ekoiztu ebazan. “Aurton produkzino handiagoa itxaroten dogu” esan deusku Kiwilur-eko buruak. Euren kiwiak Euskal Herriko saltoki handietan salgai dagozala gaineratu dau.

Kiwi mota ezbardinak dagoz, horia, orlegia eta gorria. Euskal Herrian gehien gustetan dana, orlegia – berdea dala esan deusku Madariagak. Uzta sasoian buru belarri dabilz eta goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte eguna kiwiak batzen pasetan dabela azaldu deusku.

Kiwiak ez dau bero handirik behar, hezotasuna eta ura behar dauz. Madariagaren Kiwilur enpreseak ekoizten dauen guztia berton saltzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular