Foru hauteskundeetan EH Bilduk 16.100 bozka gehiago jaso dauz eta Bizkaiko 40 herritan lehenengo indarra izan da. Azken horreen artean hemeretzitan alkatzea hartu dabe aurretik egoan alderdia ordezkatuz.
Udal hauteskundeetan hamabi egun barru udal gobernuak osatuko dira eta oraindik airean dago Gernikan, Bermeon, Mundakan, Abadiñon edo Zallan zer gertatuko dan. “Gernikan berbetan hasi gara eta aste hau nahiko intensoa izango da, mogimendu asko egongo dirala uste dot. EAJk eta Gorroñoren taldeak jarrera eraikitzailea euki beharko leukie” azaldu dau Asier Vegak, EH Bilduren Bizkaiko koordinatzaileak.
“Durango ez dogu galdutzat emoten, ezta pentsau bez. Hauteskundeak irabazi doguz eta gainera emoitzak hobetu doguz, durangarrek gure kudeaketarako gaitasuna saritu dabe. Orain adostasunetara heltzeko gaitasuna euki behar dogu” gaineratu dau Vegak. Kongresurako hauteskundeei begira EH Bilduren mahai politikoko kide dan Asier Vegak aurreratu deusku Jon Inarritu eta Oskar Matute koalizinoak egingo dauen proposamen barrian egongo dirala. “Jonek eta Oskarrek erreferentzialtasuna irabazi dabe kongresuan” aitatu dau EH Bilduko ordezkariak.