Iñigo Baqué Sestaoko jokalariagaz egin dogu berba Jokoan saioan, besteak beste Athleticen aurkako partiduaren gainean

Setaok Athleticen aurka jokatuko dau kopan, abenduaren 20an. Iñigo Baqué erdilariagaz egin dogu berba

Athletici irabazteko prest, bihotz zuri-gorria euki arren

Sestaoko jokalariak aldagelan / Bizkaia Irratia

Sestao Riverrek Athleticen aurka jokatuko dau kopan. Orain dala urte bi be halantxe izan zan. Pozik dagoz Las Llanas aldean. Kopako bigarren kanporaketara paseteak sari horixe ekarri deutse. Lehen mailako taldea baten aurka jokatzea, eta noren eta Athelticen aurka izango da. Sari nagusia, Riverrentzat. Arenasek Valladolid izango dau aurkari eta Gernikak, Celta.

Iñigo Baqué Sestaoko erdilariagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Baquék txikitatik jokatu dau Athleticen. Durangarra da eta 25 urte daukaz. Aurtengo urtearen hasieran heldu zan Sestaora. Athleticera, 2013an. Harrezkero, Baskonian, Amorebietan, Bilbao Athleticen eta Zamoran jokatu dau. Zamorako ahaleginak ez eban urten ondo. Orduantxe erabagi eban Sestaora joatea. Poz-pozik dago.

Sestao lider dago Federazinoaren lehen mailan. Ligan,  lehen partidua galdu dau Brearen aurka (0-1). Azken 28 partiduan galdu barik egon dira, baina heldu da eguna. Halanda be, lider dagoz, eta badakie ligan ahalik eta ondoen jokatzen jarraitzea dala onena Athleticen aurkako partidura ondo heltzeko.

Baquék Athleticen jokatu dau 10 urtean. Unai Simon, Julen Agirrezabala, Nico Williasm, Oier Zarraga, Unai Vencedor, Jon Morcillo, Dani Vivian, Gora Guruzeta, Asier Villalibre… Taldekide izan ditu guztiak. Baina abenduaren 20an irabaztea izango dau helburua. Partidu ona egin eta emaitza ona lortzea da helburua, nahi ta bihotza zurigorria izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular