On Ekin nutrizino zentrotik auzkrearen ingurukoak azaldu deuskuez gaur. Behar-beharrezkoa dan karbohidratoa bada be, azukrea gehitua ez jaku komeni, hau da, norberak gehitzen dauena. Gorputzak behar dauen azukrea elikagaietatik harten dogu: frutatik, pastatik eta abarretik. Hortikgora hartzen dogun guztia kaltegarria da, eta osasun arazo ugari eragin leikez. Nutrizino zentrotik emondako gomendio nagusia da gozoekin eta azukreagaz harreman naturala izaten ikastea, jakinda mesederik ez deuskula egiten.