Basoa Fundazioko Aitor Onaindiak emon deuskuz azalpenak

Basoa Bizi sortu da, Balmasedako basoa lehengoratzeko ekimena

Basoa Bizi ekimena aurkeztu da. Balmasedako basoa lehengoratzeko ekimena dala esan daiteke. 2022. urtean sute handiak izan ziran Balmasedan. Erretako gunea, zatirik handiena publikoa da, Udalarena. Ordutik badabilz kaltetutako eremuan birpopulatze lanetan, baina orain, Basoa Biziren bitartez, jarduera gehiago izango dira. Balmasedako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao BBK Live eta Basoa Fundazioaren artean antolatu dabez jarduerak.

Herritarrei dei parte hartzera

Herritarrak inplikatu nahi dabez Basoa Biziren bitartez. Hileon, jardunaldiak eta prestakuntza tailerrak eskeiniko dira. Ostean, landaketak egiteko orduan be parte hartu ahal izango dabe. Era berean, ikerketa-zientifikoa be bultzatu nahi dabe. Balmasedako Udalaren webgunean dago informazino guztia eta bertan emon daiteke izena jardunaldietan edo prestakuntza tailerretan parte hartzeko.

Bilbao BBK Live

Basoa Bizi ekimenean parte hartzen dabenek aukerea izango dabe Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak merkeago lortzeko. Zozketan sartuko litzatekez. Bitartean 2023. urteko BBK Live jaialdirako saldu zan sarrera bakotxeko 3 euro, Basoa Bizi egitasmoarentzat izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular