Indarkeria matxistearen ondorioz autoestimua galtzen da

Prozesu psikoterapeutikoa lagungarria da

Beatriz Santamaria (Psikologea ): “Ahalduntze prosezuari esker biktima izatetik urten leike”

Indarkeriaren ondorioa / Bizkaia Irratia

Indarkeria matxistak anitzak izan leitekez tipologia eta jatorriaren arabera; halan da bere, guztiek amankomunean daukien kutsu psikologikoa botere desberdintasuna dabe oinarrian harreman baten barruan gauzatzen dana. Mota honetako hartu emonetan asimetria eta generoa presente egoten diren bi faktore dira. Genero desberdintasun horretan, botere gehien dauanak indarkeria erabiltzen dau harreman dinamika hori mantentzeko.

Prozesu psikoterapeutiko batetan, indarkeria matxista jasan dauan pertsonari ahalduntze prozesuan lagundu ahal jake erresilientzia izenez ezagutzen dan mekanismo psikologikoa ahalbidetuz. Beatriz Santamaria Psikologia Durangoko psikologeagaz egongo gara gai hau lantzen. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00