Musika klasikoari leporatzen jakozan estereotipoak apurtzen

Aurretik datozan erronkak aurrera atarateko gogoakaz

Behotsik Orkestrak ‘Behotsik Symphonic Reggaeton 2024’ birea eskainiko dau

Behotsik Orkestrea / BIZKAIA IRRATIA

Behotsik Orkestrak Behotsik Symphonic Reggaeton 2024 birea aurkeztu dau. Bagilaren 22an, 29an eta 30ean egingo da. Bilboko Deustuko Unibertsidadeko Klaustroan, Errekalde Plazan eta Areatzeko Kioskoan izango dira emonaldiak. Bertan reggaetoiaren eta musika elektrolatinoaren abesti ezagunenak joko dabez. Behotsik 15 eta 30 urteeen arteko gazteek osotzen dabe. Musika klasikoari leporatzen jakozan estereotipoak apurtzen saiatzen dan orkestrea da.

Hamar urtez

Igaz ospatu eben hamargarren urteurrena Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Oholtzan 250 pertsona baino gehiago bildu ziran. Gero eta indartsuago dagozala aitatzen dau Unai Ibañezek, Behotsik taldeko kideak. Aurton Sancho Armendral zuzendari izendatu dabe. Honek freskurea ekarteaz gain lana egiteko beste modu bat ekarriko dauala esan dau Ibañezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00