"Ikerkuntza lana ez da behar beste balioesten" adierazo dau Beñat Garaiok

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso dau Beñat Garaiok

Beñat Garaio: “Maori hizkuntzak zapalkuntza handia jasan dau”

Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa saria jasota Zelanda Barrira joango da bere proiektua garatzera Beñat Garaio.
Maori hizkuntza gitxituaren eta euskerearen arteko zubi lana egin dau Garaiok eta proiektuaren zirriborroa saritu deutse.

Hizkuntza gitxituak bizibarritzeko lanean egin dauen 10 urteko ibilbidea aitatu eban saria jasoterakoan Garaiok. Jardun horrek hainbat sari ekarri deutsoz. Hala ere, atsekabez adierazi eban sari hau jasoterakoan, ikerkuntza lana ez dala behar beste balioesten. Azken honi buruzko gogoeta egin dau Garaiok asteon Goizeko Izarretan irratsaioan.

Maori hizkuntzaren bizibarritze prozesua dala eta, beste fase baten dagoala esan deusku Garaiok. Zapalkuntza handia jasan dau mendeetan. Maoriera eta euskeraren bizibarritze prozesuak alkarlotzeko proiektuak irabazi dau saria. Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa sarituak aurten bi izan dira, Beñat Garaio eta Kirmen Uribe.
Humanidadeen, Arteen eta Gizarte Zientzien arloetan euren eskarmentu profesionala eta ikerketa proiektua saritu deutse.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00