Durangoko Azokaren balorazino oso positiboa egin dau Gerediagak

Zu non han DA! ekimena hasten da orain

Beñat Gaztelurrutia: “Azokak indarra hartu daualakoan gagoz”

Durangoko Azoka / Bizkaia Irratia

Durangoko Azokak indarra hartu daualakoan dagoz antolatzaileak. Balorazino oso positiboa egin dabe Gerediaga alkartetik. Kulturzaleen parte-hartzea azpimarratu dabe eta gazteen erantzun ona. Beñat Gaztelurrutiak esan deuskunez, azoka indartu dalakoan dagoz. Gazteei zuzendutako hainbat ekitaldi izan dira aurten, Gazte EztanDA! tartean eta izandako erantzuna ikusita Gerediagatik oso pozik azaldu dira. Aurrerantzean euskal kulturaren trasmisinoan ekarpena egiten jarraitzeko asmoa iragarri dabe. Gazte asko, batez be musikarien stad-etatik ikusi dira ilaran, sinadurak eskatzen. Gaztelurrutiak azaldu deusku, stand batzuen izaerea aldatuz doala. Sortzaile askok, musikariak gehienak, zaleakaz berba egiteko aprobetxetan dabe.

Salmentak orokorrean ondo

Argitaletxe eta diskoetxeek, orokorrean, balorazino oso positiboa egin dabe. Salmentak iaz baino hobeto joan dira gehienetan. Gogoratu behar da aurten ez dala on-line salmentarik izan. Hori bai, Durangoko Azokaren webguneak 60 mila bisita baino gehiago izan dauz. Hamarretik lauk egitaraua kontsultau dabe. Guneetako ordezkariak be oso pozik dagoz aurtengo azokak izandako erantzunagaz.

Zu Non Han DA! orain

Orain, Zu Non Han DA! ekimena hasten da. Abenduaren 20ra bitartean 88 saltokitan, azokan izandako nobedadeak eskuratu ahal izango dira. Horrez gain, 27 liburu aurkezpen egingo dira, aurkezpen bereziak. Andoni Urzelaik azaldu deusku aurkezpen honeetan, solasaldiak, errezitaldiak, ikus-entzunezko emonaldiak edo ilustratzaileen lanak zuzenean ikusteko erea eskeiniko dala. Doako saioak izango dira guztiak. Bizkaian, Bilbon, Barakaldon, Durangon, Getxon, Lekeition, Portugaleten eta Urduñan izango dira. Datorren urtean, 59. Azoka, abenduaren 5etik 8ra bitartekoa izango da, lau egunekoa beraz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular