Gaurtik domekara bitartean Durangoko Azokak eztanDA egingo dau

Euskal Herri osoko 30 ikastetxe baino gehiagoko ikasleek eta irakasleek DAri hasierea emongo deutse gaur

Beñat Gaztelurrutia: “Durangoko Azoka, azoka nazionala da”

Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea) / Bizkaia Irratia

1.500 ikasle baino gehiagok hasierea emongo deutsie gaur Durangoko Azokaren 57garren edizinoari. Goizeko 10:30etan Landakoguneak bere ateak edegiko dauz eta Euskal Herri osoko 30 ikastetxe baino gehiagotatik etorriko diran ikasle eta irakasleek boste eguneko kulturearen eztandari bidea zabalduko deutse. Beñat Gaztelurrutia Gerediaga alkarteko kudeatzaileak esan deusku bi urteren ostean ikasleen goiza berreskuratzea oso garrantziatsua dala.

248 stand, 930 nobedade eta 270 kultur-ekitaldi dakarz Durangoko Azokak eta ikasleen goizaren ostean, arratsaldez guneetak ekitaldi, tailer eta zuzenekoak hasiko dira. Arratsaldeko 19:00etan inaugurazino ekitaldia egingo dabe San Agustin kulturgunean. Durangoko Azokak kanpoko jentea erakarten dau. Bitxikeri lez, aurton Kataluniako argitaletxe bat izango da eta Areto Nagusian japoniera be entzungo da.

Azoka jendetsua aurreikusten danez inoz baino gehiago garraio publikoa erabiltea komeni da. Bestalde gogoratu be erosketak on-line dendaren bitartez egin ahalko dirala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00