Orain urte batzuetatik dabilz Gym berdean parte hartzen, herriko berdeguneak hobetuz

Helduak aste bitik behin alkartzen dira, eta umeak hiru astetik behin

Berriatuan naturea ezagutzen eta zaintzen dihardue Gym berdean

Konpostajea / Gym berdea

Gym berdea ekimena Berriatuan, Larrabetzun eta Ean egiten dabe, hemen, Bizkaian. Berriatuan urte batzuk daroez dagoeneko eta aurtengo ikasturtea zezeilean hasi dabe. Lorategian eta basoan naturearen gertutasunetik eta sustapenetik lan egitean lortzen diran ounurak partekatzen dira, ongizate pertsonala lortzeko. Aldi berean norbere herri edo auzoaren edertzean aktiboki parte hartzea sustatzen da.

Adar bi daukaz Gym berdeak: eskola umeena eta pertsona helduena. Umeak hiru astetik behin alkartzen dira ekintzaren bat egiteko, eta natura zer dan ikasten dabe: landaketak egin, konpostajea eta abar. Helduak aste bitik behin alkartzen dira jarduera ezbardinak egiteko: berdeguneak apaindu, landareak sartu, txukundu eta abar.

Joserra Egiluz iaztik dabilz parte hartzen eta oso gustura dabilela azaldu deusku. Berak jentea animauko leukela esan dau, ondo pasetan dalako eta norberarentzat aberasgarria dalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular