Maialen Lujanbioren bertsoak izan dira "Utzi azalari" liburuaren oinarri

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian botatako bertsoei bizi barria emon deutsie "Axpi" marrazkigileak

Bertsoetatik nobela grafikora eroan dau kontakizuna Ainara Azpiazuk

Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" / Bizkaia Irratia

“Utzi azalari” Dobera alkarteak 2022an argitaratuko lana nobela grafikoa da. Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi” hernaniarrak idatzi eta ilustratu dau, eta kontakizunak Maialen Lujanbiok 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean botatako bertsoak ditu oinarri.

Jesus Eizagirrek konbentziduta indar handia eukien bertsoei bizi barri bat emoteko enkarguari ekin eutson. Kontatu deuskunez, lehenengo pertsonaia nagusia diseinatu eban: emakume trans bat.

Liburuaz ezeze, ilustratzaileen lanari buruz berba egiteko aukerea izan dogu asteon Irakurrieran irratsaioko gonbidauaz. Gainera, Ruper Ordorikaren “azukre koskorrak” diskoko hainbat bertsio be entzun dogu. Hori izan dalako, Ainara Azpiazuk berak irratsaioa janzteko aukeratutako diskoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular