
Urtarriletik maiatzera zapatuero izaten da irratsaioa, Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin. Bosgarren eta seigarren mailako gaztetxoek eskola orduetan lantzen daben bertsolaritzaren erakusgarri da irratsaioa.
“Mundu bat bertso” izeneko egitasmoaren parte da Zortziko Txikia irratsaioa. Bertsolaritzarekin sormena ezeze, hizkuntza be lantzen dabe gaztetxoek. Eta saioz saio erakutsi deuskuenez, jolaserako be bitarteko aparta izaten da.
Xabier Enbeita irakasleagaz alkartu gara ikasturte honetako azken saioan eta egitasmoari errepasoa egin deutsagu.