Euskalduna jauregian egingo da egun osoko jardunaldia urriaren 21ean, zapatuan

Podcasta prestau dabe gaiaz Itxaso Payak, Maria Riverok eta Ane Lindanek

BEST: Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa

BEST: Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa egingo dabe zapatu honetan Euskalduna jauregian. Egun osoko egitarau interesgarria. Horren barri emoten dabe Itxaso Payak, Maria Riverok eta Ane Lindanek, prestautako PODKAST berezi honetan.

Eguneko ekitaldietan parte harteko www.best.eus webgunean emon leiteke izena.

Aurtengoa bigarrena

Aurtengoa bigarren BEST ekimena izango da. Iaz egin eben lehenengoz eta antolatzaileak pozik dagoz erantzunagaz. Bigarren edizino honetan Eulalia Abaitua omenduko dabe eta Bizkaiko emakume sortzaileen uneko argazkia atarako dabe.

Egun osoko egitaraua

Egun osorako egitarau interesgarria prestau dabe zapaturako Euskalduna Jauregian, goizeko hamarretan hasita. Argazki erakusketea egongo da gun osoan zehar: Eider Iturriaga, Sil Skynet eta MaraMcMiller

Goizean HITZAren txandea izango da:

10:00-11:00 Mahaingurua: Zer behar dogu sortzaileok?  June Fernandezek gidatua. Eire Larreak, Kristina Mardarasek, Eitder Iturriagak eta Agurtzane Intxaurragak hartuko dabe. parte.

11:00-11:45 Ariketa kolektiboa Artaziak Koopen eskutik.

12:15-13:15 Mahaingurua: Noiz izentetan dogu geure burua sortzaile? June Fernandezek gidatuta egingo dabe berba Irantzu Varelak, Uka La Doltine-ek, Olatz Gorrotxategik eta Izaro Ieregik.

13:15-14:15 Ariketa kolektiboa Artaziak Koopen eskutik.

Arratsaldean EKINTZAren txandea izango da:

17:30 Iholdi eta Ibabe Beritain

18:00 Lorelei Green

18:30 Adriana Bilbao

19:00 Emakumeek egindako artisau garagardo dastaketea Boga eta La Txika de la Cervezaren eskutik

19:30 BERTSOPOTORRE: Ane Lindane, Raquel Torres, Maria Blanco, Mirari Martiarena, Oihana Bartra, Jone Larrinaga, Maite Sarasola eta Nerea Ibarzabal.

Zerbitzu ezbardinak eskeiniko ditue egunean zehar: aldibereko itzulpena, zaintza eta streaming.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular