Sustabiz alkartea sortu dabe herri kirolak sustatzeko

Helburua, Bizkaian herri kirolak, arrauna eta esku pelota bultzatzea da

Bihar herri kirol tailerrak Gernikan

Herri Kirolak / Sustabiz Fundazinoa

Asteburu honetan, makinatxo bat lekutan izango dira herri kirol saioak  Batetik Bilbo Altxatuz probaren barruan, auzo ezbardinetan (Indautxun, Arangoitin eta Txurdinagan, hain zuzen be) erakustaldiak izango dira. 

Holan,bihar, maiatzak 13, Indautxuko Kale Partikularrean haurrek herri kirolen modalitateetan parte hartzeko aukera izango dabe            12: 00etan. Gainera, ordubete geroago erakusketa publiko orokorra egingo da. Bestalde, maiatzaren 14an, domeka, herri kirolen erakustaldia izango da Arangoitiko Araneko kalean, 12: 30etik aurrera, eta 13: 00etan, Garai Lorategien kalean (Txurdinaga). 

Bestetik, sortu barri dan Sustabiz Herri Kirol Zentroak tailerrak antolatu dauz biharko Gernikan.  Bihar lasto jasotze eta lasto botatze tailerrean parte hartzeko aukera eskainiko dabe, probau gura daben edornorentzat.  Helburua jenteak probetea da, eta gustetan bajake, kirola egiten hastea. Antolatzen daben tailer bakotxean herri kirol desbardinak praktikauko dira. 

Helburua, Bizkaian herri kirolak, arrauna eta esku pelota bultzatzea da.  Gerora, sokatira ere gehitu nahi dabe eskaintzara.  Euren lehen proiektu potoloa da eta Gernikan zabaldu barri dabe Herri Kirol zentroa, Gernika Krosfit boxean.  Gaur Joseba Etxebarria, Sustabiz Fundazinoko zuzendaria izan dogu Bizkaia Irratian eta proiektu barri honi buruz berba egin dau. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00