"Bagara.Comuniad acogedora e inclusiva",goiburuaren haritik ospatuko dau Bilboko Eleizbarrutiak

400 lagunetik gora batuko dira zapatuan

Markinan, eleizbarrutiaren “Goazen” ekimena

Jose Mari Kortazar / Begitu

Irailaren 30ean, “Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva”, goiburuaren haritik ospatuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Markinan “Goazen!” kurtso hasierako ekitaldia. Atzo amaitu zan izena emoteko epea eta 400 lagunetik gora joango da bertara.

Harrera-lekua hobeto ezagutzeko prestatu diran hiru ibilbideetako bat egiteko aukera izango da. Lehenengo ibilbidea: Pilotaren unibertsitatea eta karmeldarren eleiza. Bigarren ibilbidea: Xemeingo Andra Mariaren Jasokundea eleiza. Hirugarren ibilbidea: Arretxinagako ermitea.

Alkarteak

‘Goazen!’ jardueraren biharamunean -urriak 1, domeka-, alkartez alkarte emongo jako hasiera kurtsoari eta, gainera, Caritas Bizkaiaren eta parrokien aldeko kanpaina ospatuko da. Aurreko asteburuan, datorren domekaz -irailak 24-, Eleizbarrutiko egutegiko lehenengo jardunaldia ospatuko da. Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko EgunaJose Mari Kortazar bosgarren Bikaritzako bikarioa, hau da Udaibai eta Lea Artibaikoa ra Lau Haizetara tartean izan dogu eta biharko egunari buruzko azalpen guztiak emon deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular