Beñat Muniozguren eta Markel Intxaurbe Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan ikasten dabilz

Bilboko ikasle bik 'Jose Tomás' nazinoarteko 22. gitarra lehiaketea irabazi dabe

Markel eta Beñat gitarra-joleen olinpoan

Beñat Muniozguren eta Markel Intxaurbe / 'Juan Crisóstomo de Arriaga' kontserbatorioa

Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioko ikasle bik lehen saria lortu dabe ‘Jose Tomás – Villa de Petrer’ Nazinoarteko 22. Gitarra lehiaketean. Beñat Muniozguren eta Markel Intxaurbe izan dira txapeldunak Promesa Gaztea kategorian, 16 urtera arteko modalidadean. Nazinoarteko lehiaketea, Petrer Jaialdiaren parte da, eta gaur egun, Espainiako gitarra jaialdirik garrantzitsuena da. Jesus Melchor irakasleagaz batera Goizeko Izarretan irratsaioan euki doguz euren esperientzia eta egindako lana partekatzeko.

Lehen saria partekatua izan da epaileek ezin izan dabelako bakarra aukeratu, eta saria Bilbora eskutik helduta etorri da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude