C40 Reinbentig Cities lehiaketan irabaztea da helburua

Begoñako Andra Mariaren apaizen egoitza izan zan eraikinaren hautagaitza aurkeztuko da

Bisubi egun berezia izango da zemendiaren 25ean egingo dana

Bisubi eguna / Bizkaia Irratia

Bisubi Fundazioak Bisubi eguna antolatu dau zemendiaren 25erako. Bizkaiko sukaldarien alkartea da Bisubi eta berrehun lagun baino gehiagok osotzen dabe. Urtero antolatzen dabe Bisubi eguna. Aurtengo edizinoa berezia izango da. Asmoa, Begoñako Andra Mariaren apaizen egoitza izan zan eraikina, C40 Reinbentig Cities lehiaketara aurkeztea da. Mundu mailako lehiaketea da honakoa. Karbonorik gabeko eta uri-erresilentzia sustatuko daben birgaitze proiektuak bultzatzeko lehiaketea da. C40 Klima Lidergo Taldeak sortu eban. Lehiaketan, gitxi erabilitako espazioak aprobetsatzen dira, uri berrantolatze iraunkorraren eta erresilentziaren eredu bihurtuz.

Utopia jatetxea

Begoñako Andra Mariaren apaizen egoitza Bisubiri itzi deutso BBK Fundazioak. Besteak beste, bertan, Utopia jatetxea sortuko da. Jasangarritasunaren eta Bizkaiko gastronomiaren isla izango dala emon dabe jakiten. Eraikinak hiru solairu izango dauz eta eskola bat zabaltzea be aurreikusten dabe, besteak beste, bestelako ostalaritza eskoletara joan ezin daitekezanei begira. Astelehenean, Bisubi Egunean, arratsaldeko sei ta erdietan egitasmo guztia aurkeztuko dau Bisubik Txakoli Simonen egingo dan ekitaldian. Bisubiko Ekaitz Apraizek azaldu deusku egitasmo guztia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00