Eguenetan Kultur Etxean izango dira zerbitzua eskaintzen

Argi-Begi alkarteak eskeiniko dau

Bitartekaritza zerbitzua prest Elorrion

Bitartekaritza zerbitzua Elorrion / Bizkaia Irratia

Elorrioko Udala bitartekaritza zerbitzua eskaintzen hasi da, bizikidetzeagaz lotutako gatazkak bideratzeko. Asteon jarriko da abian herritarren arteko gatazkak bideratzeko zerbitzu hau. Argi-Begi alkartea arduratuko da horretaz. Bertatik, Nekane Jacintok azaldu deusku, diziplina anitzeko alkartea dala eurena. Abogaduak, psikologoak eta gizarte-langileak dagoz, besteak beste, alkarte honetan. Eskoletan hasi ziran Argi-Begikoak lanean, familietara igaro ziran ostean eta ondoren herrietara. Era guztietako gatazkak konpontzeko bitartekaritza eskaintzen dabe. Kasu gehienak, zarateagaz lotutakoak izaten direla azaldu deusku Jacintok. Elorrion, udaltzainek be jasoko dabe prestakuntzea. Argi-Begiko kideak azaldu dauanez, udaltzainek be askotan egin behar izaten dabe bitartekaritza.

Hitzordua aurretik

Elorrion, eguenetan izango dira Argi-Begikoak Kultur-Etxean egun osoan. Hitzordua hartu behar da aurretik eta bi daukiez biharko. Doako zerbitzua da Argi-Begik eskaintzen dauana. Prebentzinoan be lan egin gura dabela esan deusku Jacintok. Horretarako, batzarrak egingo dabez Elorrion eragile desbardinakaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00