Bilboko Udaletxeko Arabiar aretoan egin da ekitaldia

Jabi Onaindia zuzendariak jaso dau aitortza Juan Mari Aburto alkatearen eskutik

Bizkaia Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Hamaika Telebistak Bilboko Udalaren aitortza jaso dabe

Jabi Onaindia Bizkaia Irratiko zuzendaria Juan Mari Aburto eta Koldo Narbaizaren erdian / Bizkaia Irratia

Goizeko hamar ta erdietan hasi da ekitaldia Bilboko Udalaren Arabiar aretoan. Gonbidadu ugariren aurrean, Bilboko Udalaren aitortza jaso dabe Bizkaia Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Hamaika Telebistak. Bakotxaren bideo bana erakutsi da aurretik eta ostean, mezubide desbardin honeetako zuzendariek egin dabe berba.

Irratsaio Bateratua

Goizeko hamarretan irratsaio bateratua eskeini dogu Arabiar aretotik Bizkaia Irratiak eta Bilbo Hiria Irratiak. Ainhoa Llonak eta Xabier Monasteriok gidatu dabe. Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea izan da lehenengo gonbidadua. Alkateak, egun seinalatua dala adierazi dau. Bilbotik euskeraz bakarrik emititzen daben hiru ikus-entzunezko mezubideak izateagatik erabagi dau Udalak, aitortza egitea.

Kontu gehiago alkateagaz

Juan Mari Aburtok, laster ospatuko dan Santo Tomas egunaz be egin deusku berba. Gogoratu, Arenalean izango dirala aurten postuak eta ez Plaza Barrian. Alkateak, Gabon jaietaz be egin dau berba. Aurtengoak ohikoak izango dirala esan deusku. Bestalde, Bilboko Udalaren aurrekontuak, urtea amaitu aurretik onartu daitekezala be aipatu dau Alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular