EAJk, EH Bilduk eta PSEk bina diputadu lortu dabez Bizkaian, Sumarrek eta PPk bana

EAJk 48 mila boto galdu dauz Bizkaian; EH Bilduk 31 mila irabazi dauz eta PSEk 36 mila

Bizkaian EAJk hauteskundeak irabazi dauz baina diputadu bat galduta

Itsaso Atutxa (BBBko burua) / Europapress

Alderdi popularrak hauteskundeak irabazi arren VOXegaz ez deutso emoten gobernua osatzeko. Sanchezen alderdi sozialistak nahikoa babesa lortuko leuke inbestidurako blokearen babesagaz baina kasu horretan Junts-en inplikazinoa be beharko leuke. Lehenengo botazinoan Junts-en aldeko botoa lortu beharko leuke 176 diputaduen langa gainditzeko. Hori gertatuko ez balitz bigarren bozketan Junts-en abstentzinoagaz nahiko izango litzateke.
Junts-ek atzo bertan Miriam Noguerasen ahotik eurak ez dabela Sanchez presidente ezerren truke egingo.

Euskadin PSE-EE lehen indarra izan dala. PSEk, EAJk eta EH Bilduk bosna diputadu lortu dabez. PPk bi lortu dauz eta Sumarrek jarleku bat. PSE lautik bostera igaro da Gipuzkoan jarleku bat irabazita. EAJk diputadu bat galdu dau Bizkaian eta seitik bostera jatsi da. EH Bilduk PNVk galdutako hori irabazi dau Bizkaian. PPk Araban diputadu bat irabazi dau eta Sumarrek aurrekoan Unidas Podemosek eukazan hiru diputaduetatik bi galdu dauz. Honeexek dira Bizkaitik diputadu izango diranak:

Aitor Esteban eta Idoia Sagastizabal (EAJ)

Oskar Matute eta Marije Fullaondo (EH Bildu)

Patxi Lopez eta María Guijarro (PSE-EE)

Lander Martínez (Sumar)

Beatriz Fanjul (PP)

Jonatan Garcia, EHUko Zientzia Politikoetan doktorea, euki dogu gaur Goizeko Izarretan.  Bai ERCk eta baita Junts-ek be planteamendua aldatu, eta aurrerantzean Madrilen dauken ahotsa indartu egin leikiela esan deusku  Garciak. “Inkestek orokorrean emaitza hobeak emoten eutsiezan popularrei, baina emaitzak ikusita, argi geratu da politika aldakorra dala eta herritar askok azken momenturarte ez dabela erabagi botoa nori emon” gaineratu dau Jonatan Garciak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular