Gorka Campos, Juan Reyero eta Marco Antonio Muñoz irailaren 15ean abadetuko dira, Santiago katedralean, arratsaldeko 19.00retan. Bilboko seminarioan ikasten egon ondoren, egun horretan egingo dira abade. Inazio Fernández Bilboko seminarioko errektoreak emon deuskuz euren ganeko zertzeladak. Bere gomendio nagusia da isiltasunerako eta otoitzerako denporea hartzea, hori beharrezkoa dalako. Egon gero eta abade gitxiago dago eta hori da joerea, baina laikoek gero eta ardura handiagoa hartzen dabe eleizkizunetan.