Iñaki Urresti: "Eraikuntzan beharginak falta dira, gabezia asetzeko azken urtean atzerritik etorritako behargin ugari batu jakuz"

"Etxebizitza barrien eraikuntzak %13 egin dau gora eskaerea handia dalako" azaldu dau Iñaki Urrestik (Ascobi-Bieba)

Bizkaiko eraikuntza sektorean enplegua %10 hazi da

Iñaki Urresti (ASCOBI-BIEBA) / Bizkaia Irratia

Eraikuntza arloan 2022garren urtean hiru mila lanpostu baino gehiago sortu dira Bizkaian. Igaz baino %10 gehiago da hori. “Langileak behar dira sektorean, gabezia asetzeko azken urtean atzerritik etorritako behargin ugari batu jakuz” zehaztu deusku Iñaki Urresti ASCOBI-BIEBAko buruak. Eraikuntzaren sektorea gazteei erakargarriago egin behar jakela azaldu dau Urrestik.

Joan dan astean 2022ko txostenaren barri emon dabe. Horren arabera, Bizkaian obra publikoak %37 egin dau gora aurreko urteko datuakaz konparauta. Etxebizitzei jagokenez, etxebizi barriak eta erabilitakoak bereiztu deuskuz Urrestik. 2022an etxebitza barrien kopuruak nabarmen egin eban gora. Kostuak %20 inguru hazi diranez, horrek eragin zuzena dauka etxebizitza barriaren prezioan. Azken honeek nabarmen garestitu dira, %7,7 hain zuzen be.

Eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko aurrera pauso ugari emon dira. “Eguzki panelak, fatxada aireztatua, isolamendu barriak… Materialak garestitu diranez barrikuntza honeek ez dira merkeak baina lanei aurre egiteko obra osoaren %80erainoko laguntzak dago gaur egun” gaineratu deuskuz ASCOBI-BIEBAko Iñaki Urrestik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00