Haurreskolen Patzuergokoei autortuko deutsen doakotasuna eskatzen dabe Bizkaiko beste 27 haurreskolak

Haurreskola baimenduen Bizkaiko alkartean 27 haurreskola dagoz gaur egun

Bizkaiko haurreskola baimenduek be doakotasuna aldarrikatzen dabe

Bilboko itunpeko haurreskola bat / Haurpribi

Datorren ikasturtetik aurrera Haurreskolen Patzuergoko haurreskolak doakoak izango dira, baina itunduak edo baimenduak ez. Hezkuntza Itunean adostutako doakotasun horretan ez dira sartzen itunduak edo baimenduak, eta honek eragin kaltegarriak izan leikezala uste dabe haurreskola horreek. HAURPRIBI, Haurreskola Baimenduen Bizkaiko Alkartea da eta 27 baimendutako haurreskola dagoz alkarte horretan. Aitziber Agirre HAURPRIBI alkarteko presidenteak ez dau ulertzen zegaitik geratu diran doakotasunetik kanpo. Horretaz berba egin genduan beragaz orain dala egun gitxi Goizeko Izarretan. Agirresk esan deuskunez udalakaz batzeko asmoa dauke, egoerea bideratzeko. Gaur egun Haurreskoletan matrikulautako erdia, ehuneko 50a, itundutako haurreskoletan dago.
Ez dauke huelgarik egiteko asmorik, baina zeozer egin beharko dabela esan deusku Aitziber Agirrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular