Data honeetan landetxetako bezero nagusiak familiak izaten dira

Idoia Ezkurdia (Nekatur): "2019ko antzeko datuak edo hobeak eukiten gabilz"

Bizkaiko landa ostatuen gabonetako okupazinoa %78koa da

Euskadiko landetxe bat / IREKIA

Bizkaiko nekazal turismoan gabonetako okupazinoa ehuneko 78koa da. Askok aukeratzen dabe gabonak ospatzeko landa etxe batera joatea. Sasoi honetan batez be, familiak batzen dirala esan deusku Idoia Ezkurdiak, Nekaturreko gerenteak. 

2022a urte ona izan da orokorrean. 2019ko antzeko datuak edo hobeak lortuko ei dabez. Hotelakaz, kanping-akaz edo apartamenduakaz alderatuta, nekazal turismoen hazkundea kontuan hartzeko modukoa da, gehien hazi diranak dira.

Bestalde belaunaldien arteko erreleboa nekazal etxe batzutan bermatuta dago, baina beste batzutan ez. Nekaturrek negozioagaz jarraitzea erabagiten daben familiei aholkularitzea eta laguntzea bermatzen deutsie. Bien bitartean Nekatur urtarrilaren 18tik 20ra bitartean Madrilen egingo daben FITUR azokan egongo dala zeahztu deusku Idoia Ezkurdiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular