Elkar argitaletxeak argitaratutako "Zomorrotu" ipuin liburua ezagutuko dogu.

Elaberri antza dauka lanak, ipuinetako pertsonajeak hartuemonetan dagoz batetik bestera.

Bost ipuinetan “Zomorrotu” da Aintzane Usandizaga

Aintzane Usandizaga "Zomorrotu" lana eusten. / Bizkaia Irratia

Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu dau Aintzane Usandizagak “Zomorrotu” ipuin liburua. Bost istorio jasoten dauz lanak, baina pertsonajeak lotuta dagoz batetik bestera. Ohikoa ez dan formatuan bildu dauz istorioak, atalak be badaukazalako ipuin bakotxak.

Irakurrieran irratsaioko barriketaldian musikak be izaten dau bere protagonismoa. Aste honetan, Aintzanek Izaki Gardenak taldea aukeratu dau eta taldearen “Dena Oskol” diskoko kantu batzuk entzuteko tartea izan da.

Kateatzen ziran istorioak idazteko asmoa hasieratik eukala aitortu deusku idazleak. Halan da be, ipuin bakotxa modu independentean irakurtzeko be bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular