ARNASA BEHAR DABE leloagaz luzatu dabe kanpaina

6 eta 14 urte bitarteko umeentzat aldi baterako harrera familiak behar dabez

Chernobileko umeentzat Harrera familiak behar dira

Gerrak jarraitzen dau Ukrainan eta hau dala eta,sociación CHERNOBIL alkarteak aldi baterako harrera familiak behar ditu. ARNASA BEHAR DABE izeneko kanpainea luzatu dabe.

Ia urte bi da, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrea hasi zanetik eta gerra hau Ukrainako lurraldean  da. Asociación CHERNOBIL alkartetik adierazi danez programako familia guztiek dabe senide zuzen, bizilagun edo lagunenbat frontean, eta egunero jasotzen dabe hildakoen, zaurituen, desagertuen
eta abarren barri. Gainera, misilak egunero pasatzen dira euren buruen gainetik, eta alarma antiaereoek jotzen dabe euren telefono mugikorretan. Horri, horniduren mozketa edo inflazinoa gehitu behar jako. Egoera honen aurrean, Ukrainako gobernuak gutxieneko soldata erdira bajatu dau, hau da, 6.700 grivniara (138 euro).

Hau eta beste arazo asko dirala eta asociación CHERNOBIL alkarteak alkartasunerako deia egin deutse barriro euskal familiei. 6 eta 14 urte bitarteko umeentzat aldi baterak harrera-familiak behar dabez.Baldintza bakarra da datozen Gabonetan edota 2024ko udan arreta emoteko baldintza egokiak  izatea. Ingurune lasaia, gerratik urrun dagoena, elikadura osasuntsua eta arreta apur bat besterik ez dabe behar. Gurutze Intxaurbe alkarteko boluntaria izan dogu Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular