Euskal ordezkariak be badagoz tartean

Urriaren 2tik 4ra nazinoarteko partaide eta bisitari ugari

Conxemar azokea Vigon, 25 urtez izoztutako produktuak lantzen

Arrain izoztua / Dephositphotos.com

Euskal Herritik be jente ugari hurreratu da Vigon egiten ari diren Conxemar, itsasoko produktu izoztuen nazinoarteko azokara. 25.ez egiten ari diran azoka hau oso garrantzitsua eta erreferentea da sektorearentzat. Holan azaldu deusku bertatik Bermeoko Salica enpresako Aintzi Laburuk. Bere esanetan, hartu-emonak egiteaz gain, arlo honetako azken barrikuntzen barri be jaso daiteke. Batzar asko be egiten dira Vigoko azoka honetan. Igaz, Vigoko Conxemar azokan 767 stand egon ziran eta 110 herrialdetako 26 mila pertsona baino gehiago hurreratu ziran. Urtero joan da Galiziara Joseba Uribarri errigoitiarra, Discon enpresan ibilitakoa. Esan deuskunez, izoztutako produktuetan, gauza asko aldatu dira, batez be, elaborazinoan.

Ezjakintasuna

Arrain izoztuari jagokonez, leitekeena da Uribarri eta Labururen esanetan, txipiroiak eta makailoa izatea gehien kontsumitzen diren produktuak. Gero eta olagarro gehiago eta izokin gehiago ikusten dala be azpimarratu dabe. Izoztutako arrainak ez dau ospe ona izaten. Joseba Uribarrik dana dala azpimarratu dau goi mailako sukaldariek be erabiltzen dabela. Aintzi Labururentzat, oraindino ezjakintasun handia dago izoztutako arrainaren inguruan. Izoztutako produktuak erosterakoan etiketetara begiratzea aholkatu dabe, jatorria zein dan jakiteko, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00