Posta buletgoetako osasungarritasun-baldintzek posta zerbitzuaren jarduera geldiarazo leikie

Bizkaiko Correoseko garbitzaileek grebagaz jarraitzen dabe

Correoseko garbitzaileak, hiru hilabetez soldatea kobrau barik

Posta-bulego bat / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Correoseko garbitzaileek grebagaz jarraitzen dabe. Correosek posta bulegoen garbiketa zerbitzua Limpiezas J. Córdoba enpresari azpikontratetan deutso. Bizkaiko enpresako 70 langilek atzerapenak eta ez ordaintzeak izan dabez nominetan orain dala hilabete batzuetatik hona. Hiru hilabete daroez kobrau barik eta beste lurralde batzutan arazo bera daukie,  Galizian, Madrilen edo Bartzelonan.

Langileak grebara joan aurretik enpresagaz berba egiten saiatu dira baina ez dabe erantzunik jaso. Egoerak arazo ekonomiko handiak eragiten deutsez garbitzaileei eta askok arazoak dabez hilaren amaierara iristeko. Postetxeko garbitzaileen profila, honako hau da: % 90 adin ertaineko emakumea da, familia eta zaintza ardurak dauzana. 

Correoseko Bizkaiko enpresa batzordeak alkartasuna adierazo deutse garbiketako beharginei eta lantokietako osasungarritasun baldintzek posta zerbitzuaren jarduerea eten leikiela adierazo dau. Orain, helburuetako bat da Correosek langileak zuzenean kontratetea eta azpikontratarik ez izatea. Vanessa D ‘Acosta ESK sindikatuko kidea da eta Goizeko Izarretan beragaz egin dogu berba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular