Parte hartzeko izena emon behar da aurretik

Zezeilaren 17an izango da bigarrenez 'Ateak Zabalik' jardunaldia Bilboko kanpusean

Deustuko Unibertsidadea, Ateak Zabalik

Leire Olea eta Borja Aldazabal / Bizkaia Irratia

Deustuko Unibertsidadean Ateak Zabalik jardunaldia egingo da zapatu honetan, zezeilaren 17an. Unibertsidadea ezagutu eta titulazino barriak zelangoak diran ezagutzeko erea izango da jardunaldi honen bitartez. Zapatu goizean, hamarretatik ordubietara bitarteko saioa izango da Bilboko kanpusean. Aipatu behar arreta pertsonalizatua eskaintzen dala. Titulazino bakotxean, irakasleak egongo dira prest, ikasleek eta familiek daukiezan zalantzak argitzeko. Datorren ikasturteari begira dagozan titulazino barriak be aurkeztuko dabez. Parte hartu nahi izan ezkero, izena emon behar da aurretik. Deustuko Unibertsidadeko komunikazino departamentuko Leire Oleak eta Borja Aldazabalek emon deuskue zapatuko ekitaldiaren barri.

Aurtengo bigarren jardunaldia

Ikasturte honetako bigarren Ateak Zabalik jardunaldia da zapatukoa. Batxillergoko ikasleak izaten dira holangoetara hurreratzen diran gehienak. Asko, familiagaz batera hurreratzen dira. Deustuko Unibertsidadea ikastetxeetara be hurreratzen da bere eskaintzea azaltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular