Ezkontza soinekoen denboraldian buru belarri dabil Eder Aurre

Aurton Patricia Morales eta Estibaliz Urresolaren soinekoak diseinau dauz jostun bizkaitarrak

Eder Aurre: “Gure moda bildumetan kolore asko erabilten doguz”

Diseinatzaile bizkaitarraren bildumetako bat / Eder Aurre

Jostunen nazinoarteko egunean Eder Aurre jostun handia Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu gaur. Moda diseinatzaile bizkaitarrak bere atelier-a Portugaleten dauka. Aurrek sudaderak, jantziak  etabar luzea diseinetan dauz eta une honetan ezkontzetako soinekoen denboraldian buru belarri dabil.  Iñaki Williams futbol jokalariaren emaztearen ezkontza bezperako soinekoa diseinau eban Eder Aurrek. “Patricia Moralesek oihal berezi bat eroian eta material hori aurkitzea ez da bapebe erraza, guk hornitzaile berezi bat dakaugu eta horrek dana errazten dau” adierazo dau Portugaleteko jostunak.

Goya Sarietan protagonista izan zan Estibaliz Urresola zine zuzendaria Eder Aurreren beste bezero ezagunetariko bat da. “Esti oso emakume hurbila da eta beragaz lan egitea pribilegio bat izan da. Konfiantza handia jarri eban nigan eta hiru jantzi desbardin egin neutsazan” azaldu dau Eder Aurrek.

Eder Aurrek Londreseko Central Saint Martin’s moda eskolan ikasi eban eta berak diseinautako erropak Brusela, Austria edo Euskal Herriko pasareletan ikusi ahal izan dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00