Denboraldi barriagaz batera emakume kirolarientzako tartea izaten dogu martitzenero: Emakumeak Jokoan. Atal bakotxean, protagonisten eta euren kirolaren egoerea aztertzeaz gain, benetako bardintasuna lortzeko dabezan arazoak eta erronketetan sakonduko dogu. Herri kirola, errugbia, surfa, futbola, saskibaloia, eta seigarren atal honetan, waterpoloa. Leioa Waterpolo taldera hurreratu gara, Amaia eta Garazi Capel ahizten ibilbide profesionala ezagutzera.
Jokalari gazteak, txikitatik izan dabe uretan egoteko gogoa, eta halan egin dabe. Hasieran igeriketan aritu ziran, eta gero, waterpoloan jokatzeko aukerea izan eben, eta gaur arte hortxe dabilz. Euren taldean maila goreneko talde bakarra dira emakumezkoenak, eta ez dabe desbardintasunik igertzen, baina, aitatu daben moduan, eta Espainiako ligea ikusita, emakumezkoen talde gitxi dagozala azpimarratu dabe, oraindik gizonezkoen talde gehiago dagozala.