BEZ murriztua eukitea aldarrikatu dabe Bizkaiko albaitariek

"Errezetetan doguzan botikak erregistretako dekretuak burokrazia gehiago eragin deusku" esan dau Bizkaiko Albaitarien Elkargoko kideak

Egoitz Bikandi: “Azken urteotan albaitarion lan zamak gora egin dau”

Behi bat / Bizkaia Irratia

Botikak errezetau edo emoten dabezanean, albaitariek orain hori guztia erregistro zehatz baten txertatu beharko dabe. Albaitariek zalantza askogaz hartu dabe lege barriak eragiten dauen egoerea. Estadu mailako protestak izan dira azken asteetan. “Antibiotikoen inguruan egin dan erabilerea mugatzeko joerea dago eta orain sortu dan Errege Dekretuak hori mugatu gura dau” esan dau Egoitz Bikandik, Bizkaiko Albaitarien Elkargoko kideak. Errege Dekretu horrek burokrazia aldetik eragin handia euki dauela salatu dau, gaineratuta animaliaren jaubearentzat denbora galtze bat izan daitekela. “Askotan guk errezetetan dogun botikea ez dabe farmazietan topetan eta gure irizpideak be aldatu dira” esan dau Bikandik.

Bikandiren eretxian, nahiz eta animalien kopuruak gora egin dauen abere edo maskota horreen zaintza mugatu egiten da. Arrazoia bezeroek ordaindu nahi ez daben %21eko BEZ izango litzateke, horrek zerbitzua garestitzen dauelako. Albaitariek BEZ murriztua eukitea aldarrikazten dabe. “Animalien Ongizatearen Legeak urten ebanean, gura izan zan animalien kumeak mugatzea baina herrietan errealidadea desbardina da” gaineratu dau Egoitz Bikandik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00