EIKA kooperatibak etxetresna elektrikoak, ekipamentu elektrikoa eta elektronikoa fabriketan dauz. 1973an sortu zan, enplegua sortzeko eta tradizino industrialik ez eban eremu bat ekonomikoki berraktibetako helburuagaz. Horrez gain, emakumea lan-merkatuan sartzeko helburua bazegoen. Une honetan, langileen erdiak emakumeak dira, eta zifra horreek mantenidutea edo igotzea da asmoa.
Gaur egun, enpresako langileen erdia emakumeak dira, baina helburua kopuru hori gainditzea da. Etxebarrian (Lea-Artibai) kokatuta dagoz, baina estadu mailan, Europan eta Estatu Batuetan daukie bere merkadua. Gainera, Mexiko eta Turkian be lantegian dabez. Urte honeetan aurrera pausu handiak emon dabez. Barritasunen artean, itsuentsako aukera, plaken kontrolak egiteko. Gaur, Goizeko Izarretan, Iñigo Arrieta, kooperatibako presidenteagaz izan gara eta orain bost hamarkada emon ebezan lehen pausuak kontatu deuskuz.
Urtean zehar hainbat ekintza antolatuko dabez urteurrena ospatzeko. Etxebarriko lantegian grabautako bideoa sareratzea izan da lehenengo ekintzetako bat. Halanda be, aurreratu dabenez, denpora gitxian ekintza gehiagoren barri emongo dabe.