Txikitako lagunak dira Eire Maia eta Eire Salegi, eta orain taldekideak be bai: Eire musika taldea sortu dabe

Hiru kantu plazaratu dabez eta zuzenekoak eskaintzen hasi dira

Eire: “Gure txikitako ametsa biziten gabilz”

Eire taldeko kideak / Bizkaia Irratia

Eire Maiak (Zumaia, 2002) eta Eire Salegik (Zarautz, 2002) Eire musika bikotea sortu barri dabe. Txiki-txikitatik ezagutzen dabe alkar, eskolan batera ibili dira eta kuadrila berekoak dira. Aspalditik dabilz alkarregaz lanean baina orain iritsi jake momentua.

Eire Maiak letrak eta melodiak sortzen dauz. Eta Eire Salegik ekoiztu egiten dauz. Salegiren etxeko logelan batzen dira eta bertan osotuten dabez abestiak bien artean. Momentuz hiru kantu emon dabez ezagutzera: Bihar nola, Amaitu baino lehen eta Agur esateko. Eta dagoeneko zuzeneko lehenengo emonaldia be eskaini dabe: Elorrioko Gazte Topagunean jo eben apirilaren 6an.

Eire-ren hurrengo kontzertuak

04.20 – Donostiako Doka Kafe Antzokian

04.22 – Zumaiako San Telmo jaietan

05.19 – Lizarrako jaietan

Udan kontzertuak eskaintzen jarraitzea itxaroten dabe eta gero, aurrerago, kantu gehiago sortu eta EP bat edo disko bat osotu, Eire proiektuari forma handiagoa eta sendoagoa emoteko.

Erantzun bat “Eire: “Gure txikitako ametsa biziten gabilz””-en

  1. Egun on!
    Etxebarriko Urbarri Igeriketa Sinkronizatuko taldetik jartzen naiz zuekin kontaktuan.

    Gure kirolak 5-21 urteko haur/neska/nerabe/gazteak biltzen ditu kirolean jo eta fuego aritzeko. Kirol gutxitua dela jakinik, jendeari erakustarazteko apirilaren 22an erakustaldia prestatu dugu, irekia, Bilboko Artxandako Kiroldegian arratsaldeko 18:00-19:00 tartean. Gonbidatu nahiko genduke Bizkaia Irratiko familia (entzule/langileak) gurera etortzea eta gurekin batera kirolaz gozatzea.

    Besterik gabe, nirekin kontaktuan jarri nahiko bazenute, hemen nire zenbakia: 635749709.

    Aste polita izan dezazuela, Gora Sinkro eta Kirola!
    Eta Gora Bizkaia Irratia!

    Aloña Otaegi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular