Jata-Ondo Landa Garapen alkarteak antolatzen dau programea

Herri bakotxaren historia, paisaia, ondarea eta tokiko ekoizpen-guneak ezagutzeko aukerea egongo da

‘Ekoplanak’, Uribe eskualdea familian ezagutzeko bisita gidatuak

'Ekoplanak' / Jata-Ondo Landa Garapen alkartea

Familia artean egiteko moduko bisita gidatuak dira, eta astegoien honetan hasiko dira, Maruri-Jataben, ‘Historioak Jataren azpian’ izeneko ibilbideagaz. Ondoren, Urdulizen, Gamiz-Fikan, Lemoizen, Fruizen, Gatikan eta Meñakan be egingo dira bisitak. Herri bakotxaren historia, paisaia eta ondarea ezagutzeko aukerea egongo da. Baita bertako baserriak eta ekoizpen guneak be. Programak tokiko ekoizpenari be erreparatzen deutso, eta hainbat baserri eta familia-proiektu ezagutzeko aukerea eskainiko dau.

Jokin Etxebarria Jata-Ondo Landa Garapen Alkarteko arduradunak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, aurreko urteetan erantzuna oso ona izan da, eta dagoeneko bisita batzuk ia beteta dagoz. Ibilbide guztiak goizeko hamaiketan hasiko dira eta astegoieneko egun desbardinetan egingo dira. Etxebarriak entzuleak animau dauz programan parte hartzera, Uribeko herriak, baserriak eta bertako ondarea zuzenean ezagutzeko aukera ezin hobea dalako. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00