Julen Castillo aktorearentzat zineman egindako lehen lana

Ibon Cormenzanak zuzendutako lana Urduñan errodatu zan

“El Bus de la Vida” filmea zinema aretoetan ikusgai

El Bus de la Vida filmea / Bizkaia Irratia

El Bus de la Vida” filmea zinema aretoetara heldu da garagarrilaren 3an. Ibon Cormenzanak zuzendutako lana da. Gidoia be berea da. Eduard Solágaz batera idatzi dau hain zuzen. Dani Rovira eta Susana Abaitua dira filmearen protagonista nagusiak. Eurekaz batera, Elena Irureta, Nagore Aranburu, Amancay Gaztañaga, Antonio Duran “Morris” eta Andres Gertrudix aktoreak be agertzen dira. Pablo Scapigliati, Miriam Rubio eta Julen Castillo aktoreek bitartean debuta egin dabe zineman filme honen bitartez. Bizkaia Irratian Julen Castillo aktoreagaz egin dogu berba.

Istorioa

Benetako istorio baten oinarritutako filmea da, Ibon Cormenzana aktoreak bizi izandako esperientzian oinarritutakoa. Andres, Dani Rovirak egiten dauan pertsonaka, Euskal Herriko herri batera dator lan egitera. Musika irakaslea da. Klasea emoten dauan lehen egunean ohartzen da belarrian arazoren bat daukala. Minbizia dauka hain zuzen. Tratamendua jasotzeko Bilbora joan behar da egunero. Horretarako Susana Abaituak gidatzen dauan autobusa hartzen dau egunero. Mai dauka izena gidariak. Autobusean hainbat lagun ezagutzen dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular