P6n 13. denboraldia hasiko da, EL VIAJE A NINGUNA PARTE antzezlanagaz

Fernando Fernán Gómezen nobela arrakastatsua Ramón Bareak zuzendu dau

EL VIAJE A NINGUNA PARTE antzezlana Pabellón 6an

EL VIAJE A NINGUNA PARTE antzezlana 2021ean estreinatu zan , Arriaga Antzokiak eta Madrilgo Fernán Gómez Antzokiak alkarlanean ekoiztuta. Estadu mailan bira zabala egin ondoren, Aste Nagusian Bilboko P6 aretoan antzeztuko da.

Fernando Fernán Gómezen nobela arrakastatsua eta ondorengo pelikulea, Ignacio del Moralek antzerkira egokitu eban eta Ramón Bareak zuzen dau, oso lan zaindua da, originalaren esentzia eta egialearen espiritua mantentzen ditu.

Antzezlanak, konpania ibiltari baten komiko modura jarduten dabenen ogibideaz hitz egiten dau. Benetan bokazinozkoa dan ogibidea, mendez mende iraun eta birsortzen dan ofizioari egindako omenaldia. Patxo Telleria aktoreak Don Arturoren semea interpretatuko dau eta gaur gure artean izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular