Bizkaian elai arrunta, elai azpizuria eta sorbeltz arrunta dagoz

"Hainbeste gogaitzen gaituen intsektuak erditik kentzen deuskuez" esan dau Edorta Unamunok

Elaien habiak babesteko eskatu dabe Bilboko udalak eta Aranzadik

Elaiak / Aranzadi Zientzia Elkartea

Udabarriagaz batera gure herri eta urietan sorbeltzen eta elaien kantuak entzuten doguz. Eurek eraikin askotan egindako habiak be ikusgai dagoz eta habi horreen garrantziaz ohartarazoteko sentsibilizazino kanpaina egin dabe Bilboko udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Afrikatik gurera heltzen diran txori txiki honeek intsektujaleak dira eta izurriteak kontroletan dabez eta hori gitxi balitz legez babestuta dagoz. Bizkaian elai arrunta, elai azpizuria eta sorbeltz arrunta dagoz, eta eurak babestea danon lana da. Espezie honeek gure herrietan ugaltzen dira eta udalerrietako bidoedibersidadearen parte dira.

“Gure etxean elaiak be badekoguz eta guretzat familiako beste kide bat da Afrikatik oporretan etorten dana. Eurei esker gurean eltxo eta euli gitxiago dagoz. Gure artean sinbiosi bat dago, guk etxea izten deutsegu eta eurek hainbat gogaitzen gaituen intsektuak erditik kenzten deuskuez” azaldu deusku Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamunok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular