Igaz 12000 lagun aurreratu ziran Caritasera

1800 boluntario dauz lanean gaur egun

Elena Unzueta (Caritaseko zuzendaria): “Caritasera 97 nazionalidadeko pertsona etorri dira”

Elena Unzueta / Bizkaia Irratia

Irailetik Elena Unzueta da Caritaseko zuzendari barria eta gaur Lau Haizetara saioan izan dogu . Besteak beste datu interesgarriak emon deusku zuzendari barriak, holan igazko urtean adibidez 12000 pertsona aurreratu ziran Caritasera laguntza eske eta honeetatik %30 lehenengo aldiz joan ziran.

Boluntarioen lana goraipatu dau Elena Unzuetak eta gaur egun 1800 boluntario daukiezala esan deusku eta urtero 200 bat boluntario barri izaten dabezala azpimarratu dau. Baita deialdia luzatu dau boluntario izateko,  eureri esker proiektuak aurerra atara ahal dabezalako. Gaur egun proiektu asko daukaz martxan Caristasek eta guztietan pertsonak dira kontuan hartzen diranak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular