Euskerazko idazkerea hobetzeko erea eskaintzen dau

Bost galdera erantzun daitekez egunero

Elhuyarrek hitz-jolas barria aurkeztu dau

Elhuyarren Hitz-Jolasa / Bizkaia Irratia

Bi mila lagunek egiten dabe egunero Elhuyarren hitz-jolas barria. Ekimenak harrera oso ona izan dau.Elhuyar hiztegiaren atarian txertatu da hitz-jolasa. Erabltzaileek egunero bost galdera erantzuteko erea daukie bertan. Euskerazko idazkera errepasatu eta hobetzea lortu gura da era honetara. Elhuyarretik Klara Ceberiok azaldu deuskunez, helburua erabiltzaileek euskerea zuzen erabiltzen laguntzea da. Sare sozialetan adibidez gero eta gehiago idazten da baina askotan txarto idazten da. Hitz-jolas barri honen bitartez, oker horreek zuzendu eta hobeto idazten lagundu nahi dabe. Orotografia, deklinabidea, sintaxia…danetariko galderak agertzen dira hitz-jolas barrian. 5-6 laguneko lantaldeak prestatzen dauz egun bakotxeko itaunak. Elhuyar hiztegiaren atarian txertatu eta erabiltzaileak bertan dauka jolasteko erea.

Saririk ez

Gogoratu daigun Elhuyarren hiztegian sartuta, hitz-jolas barri honez gain, eguneko hitza zein dan, gehien kontsultatu diren berbak zeintzuk diran edo egindako azken aldaketak agertzen direla, Elhuyarren gomendioez gain. Igaz, 60 miloi kontsulta baino gehiago egin ziran Elhuyarren hiztegian. Aspaldion hitz-jolas bat baino gehiago dago sarean eta abian jarri barri dan honek be harrera ona izatea nahi leukie. Hitz-jolasak momentuz ez dauka saririk, baina ez dabe aukera hori baztertzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00