Gazteak eta nagusiak alkartzeko programea da “Belaunaldi Artean” eta saioetan parte hartzen dabenek aukera parebakoa izaten dabe alkarregaz, ikasteko, gozatzeko, hunkitzeko, aurreretxiak gainditzeko eta barre egiteko.
261 gaztek eta 40 adinekok parte hartu dabe orain artean eta Elorrioko Udalak pertsona nagusiak gonbidatu nahi ditu saioetan parte hartzera. Holan, herriko gurasoak bere animatu ditu, euren familiako nagusiei “Belaunaldi Artean” programearen barri emon dagioen. Onditz Mendizabalegaz, programa honetako koordinatzaileagaz, berba egin dogu. Zortzi urte bete ditu belaunaldi arteko proiektuak, eta orain arte lortutakoaren balorazino positiboa egin dau Elorrioko Udalak.