Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘10 vidas’ eta ‘La trampa’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘10 vidas’ eta ‘La trampa’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine Tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘10 vidas’ eta nagusientzat ‘La trampa’ egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘El peor ex imaginable’ dokusaila, ‘Daughters’ dokumentala eta ‘Emily en París’ telesaila. Amazon Prime Video plataforman: ‘Jackpot: ¡Lotería mortal!’ pelikula.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w