![](https://birratia.mediasector.es/wp-content/uploads/2025/02/01114735/Depositphotos_764705678_XL-700x350.jpg)
![](https://birratia.mediasector.es/wp-content/uploads/2023/11/04121217/Depositphotos_10959774_L-689x490.jpg)
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ eta nagusientzat ‘Babygirl’ egongo dira ikusgai.
Plataformak
Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Envidiosa’, ‘Celda 211’, ‘Vinagre de manzana’, ‘Cassandra’, ‘Dulces magnolias’ eta ‘Los crímenes de Åre’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Invencible’ helduentzako marrazki bizidunak.