Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘El correo’ eta ‘El arca de Noé’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘El correo’ eta ‘El arca de Noé’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine Tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘El arca de Noé’ eta ‘El correo’ nagusientzat egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Amor con fecha límite’ reality showa, ‘Seis Naciones: El corazón del rugby’ dokumentala, ‘Griselda’ telesaila, ‘Cazadores en tierra inhóspita’ telesaila eta ‘Un narval sin igual’ marrazki bizidunak. Prime Video plataforman: ‘Cásate con mi esposo’ telesaila, ‘Zorro’ telesaila, ‘Expatriadas’ telesaila eta ‘Lucía Bellido: Sin filtros’ dokumentala.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular