Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Una película de Minecraft’ eta ‘Faisaien irla’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Una película de Minecraft’ eta ‘Faisaien irla’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Una película de Minecraft’ eta nagusientzat ‘Faisaien irla’ egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Pangolín: El viaje de Kulu’ eta ‘Carlos Alcaraz: A mi manera’ dokumentalak eta ‘Carrera por la corona ‘, ‘Congonhas: Tragedia anunciada’, ‘You’, ‘Un héroe débil’ eta ‘La predicadora de la clase’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Estrella’ eta ‘Memento Mori’ telesailak eta ‘Ash’ pelikula estreinau dabez.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00