Antolatzaileek ehun lagun ingururen parte-hartzea gura dabe, adina eta aurretiko esperientzia kontuan hartu barik.
Bagilaren 24tik 26ra bitartean doako tailerrak egingo dira, eta hilaren 26an parte-hartzaileak Bilboko hainbat auzotatik abiatu eta Abandoibarraraino helduko dan esku-hartze koreografiko berezi baten protagonista izango dira. Helburua da uria beste modu batera bizitzea eta eguneroko ibilerea esperientzia artistiko kolektibo bihurtzea.
Talde guztiak arratsaldeko 18:30ak inguruan batuko dira Guggenheim inguruan, aire zabalean egingo diran dantza garaikideko emonaldien atariko moduan. Parte hartu gura dabenek informazino gehiago eskatu edo izena emon leikie doan, tatrak@tatrak.org helbidera idatzita.
