Enara Alacano Sanchez gernikarrak daukan gaixotasuna da

Leiomiosarkoma gaixotasuna ikertzeko beka batentzat dabilz dirua batzen

‘Enarak behar zaitu’ kanpainan 10.000 euro baino gehiago batu dira

Enara Alacano / Bizkaia Irratia

10.000 euro baino gehiago batu dira Gernika-Lumon, leiomiosarkoma gaixotasunaren ikerketarako Enarak behar zaitu kanpainaren bitartez. Enara Alacano Sanchezek daukan gaixotasuna da leiomiosarkoma. Sarkoma mota bat dala esan deusku Enarak berak. 2023. urtean diagnostikatu eutsen. Lepoko min handiak eukazan berak. Gaixotasun honek ez dauka tratamendu zehatzik. Enara Alacano Bartzelonara joan behar izan zan. Vall d’Hebron ospitalean lau hilabete egin ebazan. Gaur egun, bera ondo dago, azkenengo kontroletan, gaixotasunak ez dau aurrera egin. Dana dala, Bartzelonako Claudia Valverde onkologoak bere kasua ikertzeko bekea sortzearen ideia emon eutson.

Diru bilketea martxa onean

Enara, dirua batzen dabil ordutik. Wassap mezuak bialduz lehenengo aportazinoak jasotzen hasi zan. Enarak behar zaitu lelopean ekimen gehiago egin dira ostean. Gernikako Marijesietan bi mila euro baino gehiago batu dira, Ispasterren gabonetan egin zan ekitaldi baten dirua be beka honetara bideratu da eta gaurtik, erakusketa berezia zabalduko da Gernika-Lumoko Ela Alai aretoan. Enaran ama, margolaria da eta Arte Solidario ekimenean hartu dau parte sarritan. Oraingo honetan, alabari laguntzeko margoak sortu dauz eta hile honetan egongo dira ikusgai. Horrez gain, errifak be badagoz salgai euro bitan. Errifen zozketea bagilean egingo da eta hiru sari banatuko dira. La Caixa bankuetxean, bestalde, kontu korrontea dago zabalik, aportazinorik egin gura izan ezkero. Eta guzti horrez gain, crowdfunding kanpaina bat be badago abian. 16.000 euro batzea da helburua. Diru horregaz, bekea emongo da Enarak daukan gaixotasuna ikertzeko. Gernikarra itxaropentsu dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00