Pouk dino bere anaiarekin egindako erronka espezialena dala

Pou anaiek 4 elementuen igoerak lortu dabez. Iker eta Enekok historia egin dabe Himalayan.

Eneko Pou: “4 elementuen erronka ezbardina izan da”

Pou anaiek Suzko elementua igoten (Cao Grande) / Hermanç

Pou anaiek 4 elementuen igoerak lortu dabez. Iker eta Enekok historia egin dabe Himalayan, 2017tik hasitako erronkagaz: 4 elementuak igotea, airea, sua, ura eta lurra hain zuzen be.

Bazituen hiru lehenak. Patagonian Aupa 40 ireki eben, aire-elementua. Yakumamaren irekiera, urte haretan bertan Amazoniako oihanean, ura izan zan eta Afrikako Sao Tome uhartean, sua. Beraz, azkena baino ez zan geratzen beren helburua egia bihurtzeko.

Gasteiztarrek Trangoko Dorreak aukeratu ebezan azken elementu horretarako, Karakorum mendikatean kokatuak. Munduko haitz-dorre zailenen multzotzat jotzen dira, eta, azkenean, ez dabe inolako oztoporik sortu arabarrentzat, Himalayan Fay Manners britainiarra izan dabe lagun.

Gaurkoan Jokoan euki dogu Eneko Pou, euren erronkeaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular